Aurkezpena

Burujabetzak Jardunaldiak Hernani Burujabe egitasmoaren aterkipean mamitutako jardunaldiak dira,
Udalbiltza, Hernaniko Udala eta Bidea Hernaniko herritar taldeak elkarlanean bultzatuak.

Urriaren 19an eta 20an izango dira jardunaldiak eta urriaren 21ean Bideak antolatutako Burujabetzen Eguna egingo da.
Azken egun horrek hernaniar guztiei zuzendutako ospakizuna izan nahi du. Horregatik, herri bazkaria eta kultur ekimen ugari antolatu dira.

URRIAK 19 eta 20 :: BURUJABETZAK JARDUNALDIAK

Udaletxeko Areto Nagusian

9:30 – 10:00

Ongi etorria eta sarrera.

Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea.

10:00 – 11:30

Udalgintzatik burujabetzara.

  • Hernani Burujabe: Itsaso Lekuona, Hernaniko zinegotzia.
  • Udalbiltza: udaletatik Euskal Herri mailako proiektuetara. Haritz Alberdi, Udalbiltzako lehendakaria.

11:30 – 12:00

Atsedena eta kafea.

12:00 – 14:00

Elkarlan publiko-kooperatibo-herritarra: udaletatik eragiteko mugak eta aukerak.

  • Mauro Castro. IDRA, Institut de Recerca Urbana de Barcelona.
  • Aitor Bengoetxea. GEZKI institutua.
  • Eneko Anzuola. LKS next aholkularitza.

17:30 – 19:30

Mahai-ingurua. Zergatik aldarrikatu burujabetza(k) egungo testuinguruan?

  • Jule Goikoetxea. Filosofo politikoa eta irakaslea. Euskal Herria.
  • Mireia Vehí. CUP-eko diputatu ohia. Catalunya.
  • Glenna Del Valle Cabello. Venezuelako kontsul nagusia Bilbon. Venezuela.

Kulturarteko Plaza Feministan

9:30 – 10:00

Kulturarteko Plaza Feminista eta Burujabetzen Etxearen aurkezpena.

10:00 – 11:30

Burujabetza(k) lurreratuz: nola eragin arlo ezberdinetan?

  • Elikadura: Iker Elosegi. Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea.
  • Zaintza: Miren Aranguren. Emagin elkarte feministako formatzaile eta ikerlaria.
  • Hezkuntza: Nora Salbotx, maistra. Hik Hasiko eta Eusko Ikaskuntzako kide. Euskal Hezkuntzagintzako militantea.
  • Lana: Miren Lanz. Parean elkarteko kidea eta BDS koop eraldaketa fabrikako partaidea.

11:30 – 12:00

Atsedena eta kafea.

12:00 – 14:00

Burujabetza proiektu ezberdinen arteko topaketak:

  • Elikadura (Burujabetzen Etxean). “Belaunaldi aldaketa eta jantoki komunitarioak, aztergai”
  • Lana (Burujabetzen Etxean). “Polo kooperatiboak eta ekintzailetza proiektuak”
  • Hezkuntza (Kulturarteko Plaza Feministan). “Euskal hezkuntzagintzaren erronkak herrietatik abiatuz”.
  • Zaintza (Kulturarteko Plaza Feministan). “Eredu berri baterako gakoak”

17:30 – 19:30

Herrigintzatik Burujabetzara. Mahai-ingurua:

  • Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Laudio.
  • Ehundu. Bergara.
  • Euskal Herria Burujabe. Baiona.
  • Bidea. Hernani.

URRIAK 21 :: BURUJABETZEN EGUNA

11:30 – 13:30

Kalejira kulturala, burujabetza sektoreekin eta herriko kulturgileekin.

14:30

Bazkari girotua.

Burujabetzak jardunaldietan izena eman

URRIAK 19 -20

Izen-ematea itxita

Burujabetzak jardunaldietan izena eman

URRIAK 19 -20